martes, 10 de noviembre de 2009

EUSKADI GAZTEAN ELKARRIZKETA

R taldea elkarrizketatu dugu "B Aldea"n

R hirukoteak Uneak lan berria aurkeztu du eta Miramongo estudioetara etorri dira hari buruz hitz egitera.

Bonberenea Ekintzak zigiluarekin aterako du lan berria hirukote bihurtu berri den taldeak.


R taldeak Uneak diskoa argitaratu du. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin 9 kantu berri bildu dituzte bertan, "iraganean ainguratu gabe baina sustraiak ahaztu gabe", adierazi duten moduan.

90eko hamarkadaren erdialdean osatu zuten R taldea. Martxa lasaia izan dute beti. 2000. urtean argitaratu zuten 10 abestiz osatutako maketa eta, 2 urte geroago, 5 abestiz osatutako EPa aetra zuten. 2003. urtean iritsi zen lehen lan luzea, Hedatuz, Metak diskoetxearekin.

Taldearen etengabeko garapena agerian utziko du estudioko bigarren lan luzeak. Laukote izatetik hirukote izatera igaro da taldea eta hasierako eraginak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman baititu.

Elkarrizketa entzuteko:




EUSKADI IRRATIAN ELKARRIZKETA

R taldeak Uneak beren disko berria aurkeztu digute

Taldea lau kide izatetik hiru izatera pasatu ostean, lehenbiziko diskoa.



Elkarrizketa entzuteko:

lunes, 9 de noviembre de 2009

R taldeak "Uneak" lan berria plazaratuko du Bonberenea Ekintzak zigiluarekin

(iturria: http://www.nontzeberri.com/albisteak/albistea.asp?id=8230&alb=3)
2009-10-20 l 9:57:55

R taldearen hastapenak 90eko hamarkadaren erdialdean kokatzen dira. Taldearen martxa lasaia izan da bonbora guzti honetan. 2000. urtean ematen dute argitara 10 abestiz osatutako maketa. 2 urte beranduago, 5 abestiz osatutako EPa argitaratu zuten eta 2003. urtean Hedatuz diskoa kaleratzen dute Metak diskoetxearekin, 10 kantuz osaturiko lana, beti ere rockaren oinarrietan mugitzen.

R etengabeko garapenean murgildurik egon den taldea da. Hala, hasierako eragin ezberdinak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman ditu.

Orain arteko denboran eginiko lanaren emaitza da hilabete honetan Bonberenea Ekintzak argitara emango duen Uneak disko berria. Iraganean ainguratu gabe baina taldearen sustraiak ahaztu gabe.

Rock hirukote sendoa honako taldekide hauek osatzen dute: Axier (bateria), Iñigo (gitarra, ahotsa) eta Rober (baxua).

Jarraitzaileen kritikak beraien blogetik zuzenean

(iturria: www.poperoak.es)

MUSIKA EXIBIZIOA ANDOAINGO GAZTETXEAN

domingo 27 de septiembre de 2009


Ba bai, atzo gaztetxera jun giñan. Bertan, dakizuen moduan R eta Devious taldeak jotzen zuten. Gaztetxean sartu eta giro ezinobea sumatzen zan. Lekua hartu eta lehenengo taldea hasi zen: Devious.

Hasiera arraro baten ostean (arazo tekniko batzu egon zian), indarrez beteriko saioa jasan genuen. Abesti klasikoak (Madonna eta Limp Bizkit-en bertsioak) eta abesti berriak tartekatu zituzten. Abesti berriek itxura polita dute eta batez ere Deftones talde ospetsuaren influentziak sumatu nituen.

Egia esan gustora egon giñan, taldea gaztea da eta kontzertu gehiago behar dituzte konfiantza eta soinua finkatzeko. Baino iragan handiko taldea izan daiteke. Behintzat idea handiko boskotea da.



Gero R mitikoak taula gainera (beno lur gainean esan behar). Garrido-ren (kitarra, ahotsa) gidaritzapean, hirukotea oso motibaturik ikusi genuen. Sekzio ritmikoa oso oso indartsua (Axierren bateri kolpe eta Rober-en baxuari esker).

Oso soinu ona izan zuten eta ikusten zen etxean jokatzen zutela (jendeak asko animatu zun). Abesti berriak oso itxura ona dute eta pare bat "hit" badauzkate. Laister izango dugu diska berria (egia esan atzokoa ikusita gogo asko daukat entzuteko) gure eskutan.

Beraien soinua deskribatzea zaila egiten zait. Rock, hardcore, melodi asko, stoner pintzelada batzuk.........denetatik pixkat. Agian talde batekin konparatzeko garaian DUT taldea etortzen zait burura.

Laburbilduz saio borobila R-rena. Pena, oso motza in zitzaitela.

P.D1: Nikiak ateatzen badituzue abixatu, baten bat erosikoet eta
P.D2: R eta Vicepresidentes hurrengo ostiralen Bonberenean (Tolosa) izango dira
P.D3: Argazkiak taldeen myspace-tik aterata dira


martes, 3 de noviembre de 2009

ELKARRIZKETA TXOLARRE IRRATIAN

Aste osoa irratietan diska berria promozionatzen ibili ostean, aurreko asteazkena 28an, Txolarre irratian "uneak" diska berriaren aurkezpenean egindako elkarrizketa entzungai jartzen degu.
Ordubete pasatxoko elkarrizketa honetan, taldearen lehen pausuetatik gaur egunerarteko laburpena entzungo degu. Taldearen ibilbidearen errepaso interesgarria, azken diskako abesti batzuk entzungo direlarik tartean. Gozatu!!




LOTURA: http://www.ivoox.com/bide-okerretik-r-audios-mp3_rf_144211_1.html