lunes, 9 de noviembre de 2009

R taldeak "Uneak" lan berria plazaratuko du Bonberenea Ekintzak zigiluarekin

(iturria: http://www.nontzeberri.com/albisteak/albistea.asp?id=8230&alb=3)
2009-10-20 l 9:57:55

R taldearen hastapenak 90eko hamarkadaren erdialdean kokatzen dira. Taldearen martxa lasaia izan da bonbora guzti honetan. 2000. urtean ematen dute argitara 10 abestiz osatutako maketa. 2 urte beranduago, 5 abestiz osatutako EPa argitaratu zuten eta 2003. urtean Hedatuz diskoa kaleratzen dute Metak diskoetxearekin, 10 kantuz osaturiko lana, beti ere rockaren oinarrietan mugitzen.

R etengabeko garapenean murgildurik egon den taldea da. Hala, hasierako eragin ezberdinak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman ditu.

Orain arteko denboran eginiko lanaren emaitza da hilabete honetan Bonberenea Ekintzak argitara emango duen Uneak disko berria. Iraganean ainguratu gabe baina taldearen sustraiak ahaztu gabe.

Rock hirukote sendoa honako taldekide hauek osatzen dute: Axier (bateria), Iñigo (gitarra, ahotsa) eta Rober (baxua).

No hay comentarios:

Publicar un comentario