martes, 10 de noviembre de 2009

EUSKADI GAZTEAN ELKARRIZKETA

R taldea elkarrizketatu dugu "B Aldea"n

R hirukoteak Uneak lan berria aurkeztu du eta Miramongo estudioetara etorri dira hari buruz hitz egitera.

Bonberenea Ekintzak zigiluarekin aterako du lan berria hirukote bihurtu berri den taldeak.


R taldeak Uneak diskoa argitaratu du. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin 9 kantu berri bildu dituzte bertan, "iraganean ainguratu gabe baina sustraiak ahaztu gabe", adierazi duten moduan.

90eko hamarkadaren erdialdean osatu zuten R taldea. Martxa lasaia izan dute beti. 2000. urtean argitaratu zuten 10 abestiz osatutako maketa eta, 2 urte geroago, 5 abestiz osatutako EPa aetra zuten. 2003. urtean iritsi zen lehen lan luzea, Hedatuz, Metak diskoetxearekin.

Taldearen etengabeko garapena agerian utziko du estudioko bigarren lan luzeak. Laukote izatetik hirukote izatera igaro da taldea eta hasierako eraginak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman baititu.

Elkarrizketa entzuteko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario